lapitz
iz. 1. (Ipar.) Arbela, harri beltzaxka. Lapitzaren gainean ereiten den hazia bezala. 2. Barnean grafitozko hagaxka mehe bat duen zurezko zotz-modukoa, idazteko edo marrazteko erabiltzen dena. Hamar marrazki, lapitzez nahiz ikatzez eginak. • lapitz optiko. INFORM. Lapitz-itxura duen tresna elektronikoa, argi-igorpen egokiak detektatzeko gai dena. Pantailan zehar mugituz, ordenadore eta erabiltzailearen arteko elkarrizketa sortzeko erabiltzen da.
Atzera