marmoka

iz. ZOOL. Hidrozoo eta eszifozooen forma igerilari askea, normalean itsastarra eta ugalketa sexuala burutzen duena. Bere gorputza katilu-formakoa eta ia gardena da, ahoa azpialdean dago eta zelula erresumingarriz hornitutako garro hedagarriak dauzka ertzetan. • aurelia marmoka. Eszifozooen klaseko marmoka, Europako itsasoetan oso arrunta dena. Unbrela tentakulu ugariz osatutako lerro batez hornitua du (Aurelia aurita).



Atzera