mofeta
iz. 1. GEOL. Mehatze, haitzulo eta beste hainbat barrunbetan, aktibitate bolkanikoaren ondoren gertatzen den karbono(IV) oxidozko isuria, sarritan uretan disolbatuta irteten dena (iturri karbonikoak). 2. ZOOL. Mustelidoen familiako eta Mephitis generoko ugaztun karniboroen izen arrunta. Ilaje beltza dute eta bizkarrean marra zuri bat edo bi dituzte. Animalia txikiz elikatzen dira batez ere eta defendatzeko isats azpiko guruinetatik kiratsa darion likido bat botatzen dute. Ipar Amerikan bizi dira.
Atzera