mogolak

Indiako I-an erreinatu zuen dinastia (1526-1858), Baber-ek sortua. Akbar (1556-1605) eta Aurangzeb (1658-1707) izan ziren enperadore garrantzitsuenak. Enperadoreek Mogol Handia titulua hartzen zuten. XVIII. m.an britainiarren esanetara jarri ziren eta berauek eman zioten amaiera mogolen inperioari (1858). Mogolei zor zaie estilo islamikoa Indiako arkitekturan. Shah Jahan-en agintaldian (1628-57) jo zuen goia: marmol zurizko eraikinak (Taj Mahal, Delhiko Perlaren meskita), gres gorrizkoak (Delhiko gotorlekua) edota marmol eta gresezkoak dira nagusi, gingil askotako arkuak, kalatuak, kupuletako harribitxi-inkrustazioak etab.ekin.



Atzera