mortairu

iz. 1. Material gogorrez (zurez, metalez, marmolez, etab.) egindako ontzia, aleak, drogak, etab. xehakatuz hauts edo ore bihurtzeko dena. 2. ARMAG. Ahotik kargatzen den artilleri arma motza, angelu handiko eta distantzia motzeko jaurtiketak egiten dituena. 3. ERAIK. Ura, hondarra eta aglomeratzaile bat nahastuz egiten den eta adreiluak trabatzeko eta zarpeatuak egiteko balio duen nahastea. Ore-moduan erabiltzen da eta gero hartu egiten du guztiz gogortuta geratu arte.



Atzera