nafta
iz. KIM. Hidrokarburo hegazkor eta eskuarki oso sukoien nahastea diren likidoen izen generikoa, gehienetan disolbatzaile eta gasolina bihurtzeko lehengai gisa erabiltzen direnak. Harrikatz-mundrunaren distilaziotik lortzen direnak aromatikoak dira; petrolioaren distilazio zatikatuaren bidez, nafta alifatikoak lortzen dira, eta eskuarki gasolina eta kerosenoaren arteko irakin-puntua izaten dute.
Atzera