partiar

adj. eta iz. Jatorri irandarreko herri bateko kidea; herri horri dagokiona.
Partiarrak eszitiarren familiakoak ziren eta gaur egungo Khorasanen finkatu ziren K.a. III. m.an. Artsazes tribu nomada bateko buruzagia zen eta K.a. 250ean seljuktarrengandik bereizi eta erresuma osatzean, artsazestarren dinastiari eman zion hasiera. Iran eta Mesopotamiaren zati batera hedatu ziren Mitridates I.aren agindupean. Hiri nagusiak Ekbatana, Seleuzia eta Ktesifon zituzten. Erromatarrek, Kraso buruzagi zutela eraso egin zieten (K.a. 53), baina partiarrek Kraso bera hiltzea lortu zuten. Tronuaren ondorengotza zela eta sorturiko liskarrez baliatuz, Trajano enperadore erromatarrak Mesopotamia, Armenia eta Asiria hartu zizkien (114-16), baina Adrianoren garaian berreskuratu ahal izan zituzten. Sasandarrek menperatu zituzten azkenik 224an.




Atzera