paseriforme

iz. eta izond. ZOOL. Neorniteen subklaseko zenbait hegaztiz esaten da. Moko motz eta gogorra, siringea eta aurrera begira dauden hiru behatz eta atzera begira dagoen beste bat izaten dituzten oinak dauzkate. Tamaina txiki edo ertainekoak dira eta bere baitan txolarrea, birigarroa, txonta eta beste hainbat espezie hartzen dituen Passeriformes ordena osatzen dute.



Atzera