portuges
1. iz. eta izond. Portugalgo herritarra; Portugali dagokiona. 2. iz. Hizkuntza erromanikoa, Portugalen, Brasilen eta kolonia portuges izandako zenbait herritan mintzatzen dena.
Portugesa, berez, XIV. m.aren inguruan sortu zen. Garai horretan, ordu arte hizkuntza bakarra zen galaikoportugesa bi hizkuntzatan banandu zen, galiziera eta portugesa sortuz. XII-XIV. m.ko historialari eta idazleen bidez finkatu zen Lisboako dialektoan oinarrituta dagoen egungo portuges estandar-literarioa. Lau dialekto nagusi bereiz daitezke, beraien artean lexiko- eta morfosintaxi-mailako desberdintasun ugari duten bi multzotan banatuta. Batetik, elkarren antz handia duten Portugalgo ipar, erdi eta hegoaldeko dialektoak, eta bestetik, Brasil, Madeira eta Azoreetako portugesa. Halaber, Afrika eta Asiako garai bateko kolonietan (Zeilan, Java, Goa, Mozambike, Angola, Ginea Bissau, Sao Tome) kreolerak sortu dira.
Atzera