pteridofito
iz. eta izond. BOT. Landare baskular eta kriptogamoa, belaunaldi-txandaketa nabaria duena eta fase haploideak (gametofitoak) baino garapen handiagoa duen fase diploidea (esporofitoa) duena. Esporofitoak benetako sustrai, zurtoin eta hostoak ditu. Mundu guztiko leku hezeetan hazten dira eta bere baitan iratzeak eta azeribuztanak hartzen dituen Pteridofita dibisioa osatzen dute.
Atzera