segmentu
iz. 1. Osotasun batetik edo multzo batetik banandu edo moztutako zatia; gauza bat zatitzen den parte bakoitza. 2. AUTOM. Motore baten zilindroan pistoi edo enboloaren estankotasuna bermatzen duen eraztun elastikoa. 3. BIOL. Obuluaren segmentazioz eratutako zatia. 4. BIOL. Apendize giltzatuen zatietako bakoitza. 5. ZOOL. Metameroa. 6. HIZKL. Segmentazioaren bidez banatutako unitate (morfema, fonema) bakoitza. 7. INFORM. Multiprogramazioan erabiltzen den luzera aldakorreko memori area; beronetan programa-zatiak karga daitezke eta beraz, memoria nagusian osorik sartzen ez diren programak exekutatzeko aukera eskaintzen du. • MAT. esfera-segmentu. Ik. esfera. || zirkulu-segmentu. Ik. zirkulu.
Atzera