sirena
iz. 1. Alegiazko itsas izakia, emakumearena bezalako burua eta gorputz-enborra eta gainerakoa arrain- edo hegazti-formakoa duena. Bere kantuek nabigatzaileak itsas ertzera erakartzen bide zituzten. 2. Intentsitate handiko hotsak sortzeko aparatua, aire- edota lurrin-zorrotada periodikoki etenez lortua eta itsasontzi eta trenetan, alarma-deialdi gisa edo lantegietan sarrera- edo irteera-ordua adierazteko, eta beste hainbat lekutan erabilia.
Atzera