suite

iz. 1. Hotel batean elkarrekin komunikaturik dagoen gela-multzoa, alokairu-unitate bakartzat jotzen dena. 2. MUS. Tonu berean (edo erlatibo maior eta minorrean) idatzitako eta jatorriz dantza-doinuak diren obra instrumentalen multzoa. Barrokoan (XVII-XVIII. m.) oso konposizio-mota erabilia izan zen, eta gehienetan alemanda, courante, giga eta zarabandaz osatua izaten zen. 3. MUS. Iraupen luzeko obra batetik hautatutako zatien multzoa, oro har kontzertuan jotzeko asmoz biltzen dena.



Atzera