swing
(ing.ezko hitza) iz. 1. KIR. Golfean, pilota jotzerakoan golflariak egiten duen mugimendua. 2. MUS. Musika afroamerikarraren, eta bereziki jazz-aren, ezaugarri erritmikoa, musikari, estilo eta garaiaren arabera aldatuz joan dena, baina, oro har, azentuen banaketa bereizgarri batek eragindako erritmo biziak izatean datzana. 3. MUS. 1930.eko hamarkadako jazz-estiloa, nagusiki orkestra handiek jotako dantza-musika izan zena.
Atzera