erritmo
iz. 1. LIT. Poesian, silaba azentudunak eta azentugabeak, luzeak eta laburrak konbinatzeko era. Metrika da erritmoaren azterketaz arduratzen den atala. 2. MUS. Denbora edo aldi azentudun eta azentugabeen segida ordenatu eta errepikakorra. Erritmo-formularik sinpleenak bitarra eta hirutarra dira, erritmo-unitatea bi edo hiru osagaiz osatuta dagoenaren arabera. 3. MUS. Musika- edo dantza-estilo jakin baten patroia den tempo, konpas eta azentuek osatutako unitate errepikakorra. Tango-erritmoa. 4. Gertakizun edo fenomeno baten denboran zeharreko errepikapen ordenatua. Urtesasoien erritmoa. Bihotz-erritmoa. 5. Literatur obra edo film bati buruz, intentsitate desberdineko atal edo osagaien kateamenduaren abiadura. Filmaren erritmo zurrunbilotsua. 6. Ekintza baten abiadura erlatiboa. Produkzio-erritmo azkarra. • erritmo biologiko. Biorritmoa. || erritmo-sekzio. MUS. Hainbat musika-estilo modernotan, eta bereziki jazzean, erritmoaz eta linea harmonikoaz arduratzen diren instrumentuen multzoa. Sekzio osoa bateriaz, kontrabaxu edo gitarra baxu elektrikoaz, gitarra eta piano edo antzeko tekla-instrumentuaz osaturik dago.
Atzera