trigonometriko

izond. Trigonometriari dagokiona. • funtzio trigonometriko. Angelu baten funtzioa, delako angelua duen triangelu zuzenaren bi alderen arteko zatidura dena. Sinua, kosinua, tangentea, kosekantea, sekantea eta kotangentea dira. || funtzio trigonometriko alderantzizko. Funtzio trigonometriko baten alderantzizkoa den funtzioa. Dagokion funtzio trigonometrikoaren izenaren aurretik arku hitza edo laburduraren aurretik arc laburdura jarrita adierazten dira (adib., baldin y = tan x, x = arc tan y).



Atzera