urin

iz. 1. (batez ere Ipar.) Gantza; koipea. 2. Zerbaiten zuku edo ura. Mahatsaren urina. Errekak zulo batera eramaten du samatsaren urina. 3. BIOL. Hainbat guruinek jariatzen dituzten likido organikoetako bakoitza. 4. Ik. gurin. • BIOL. are-urin. Pankreas edo areak jariatzen duen likido likatsu eta alkalinoa, substantzia albuminoideak, hartzigarriak, leuzina, xaboiak, gantzak eta gatzak dituena. || digestio-urin. Elikagaiak digeritzeko digestio-aparatuko atalek jariatzen duten likidoa. || heste-urin. Heste meharreko paretako hainbat guruinek jariatzen duten likidoa, almidoia, lipidoak eta proteinak deskonposatzen dituzten entzimez osatua. || urdail-urin. Urdaileko paretako guruinek jariatzen duten likido azidoa (pH = 1 - 1,5), gatz ez-organikoz, azido klorhidrikoz eta hainbat entzimaz osatua, elikagaien digestioan parte hartzen duena.



Atzera