pankreas
iz. ANAT. Ornodun gehienen luku-formako guruin konposatua, funtzio exokrino eta endokrinoak dituena.
Gizakiaren pankreasa urdailaren atzean, gerri-ornoen aurrealdean eta duodenoari itsatsita dagoen guruin horixka da eta hiru atalez osatua dago: burua, gorputza eta isatsa.
Funtzio exokrinoak eta endokrinoak betetzen ditu, urinak digestio-aparatura eta odolera jariatzen baititu. Digestio-aparatura isurtzen duen urin pankreatikoa gatzez eta urez dago osatua nagusiki, baina baditu digestio-prozesuko erreakzio biokimiko jakin batzuetarako espezifikoak diren entzima batzuk ere (amilasak, lipasak eta tripsinak). Bestalde, pankreasaren urin endokrinoa elkarren antagonista diren intsulina eta glukagoia hormonek osatzen dute; Langerhans-en uharteek jariatzen dituzte biak eta odoleko gluzemia kontrolatzeaz arduratzen dira.
Atzera