guruin

iz. BIOL. Barne-jarioko edo iraizketarako substantzien elaborazioan espezializatutako zelula edo honelako zelulez osatutako multzoa. • barne-jarioko guruin. Guruin endokrinoa. || ezko-guruin. Hainbat intsektutan, argizaria edo ezkoa jariatzen duena. || guruin adrenal. Guruin suprarrenala. || guruin endokrino. 1. Jariakina gorputzean zehar barreiatzeko hodiak erabili ordez odol-korrontea erabiltzen duena. 2. Hormonak jariatzen dituena. || guruin exokrino. Zuzenean zein hodi bidez, jariakina azal epitelial batera bidaltzen duena. || guruin pineal. Epifisia. || guruin pituitario. Hipofisia. || guruin suprarrenal. Giltzurrun bakoitzaren goi-poloan dagoen organoa, adrenalina eta beste zenbait hormona jariatzen dituena. || kanpo-jarioko guruin. Guruin exokrinoa. || listu-guruin. Zenbait animaliaren ahoan dagoen eta listua jariatzen duena. || malko-guruin. Malkoak jariatzen dituen guruin azinoduna, almendraren tamainakoa. || muki-guruin. Mukia edo lingirda jariatzen edo metatzen duena. || sego-guruin. Dermisean dagoen zaku-formako guruin txikia; ile-folikulu batera irekitzen dira eta ilea eta larruazala lubrifikatzen dituen substantzia koipetsua jariatzen dute. || ugatz-guruin. Ugaztunetan, esnea jariatzen duena. || zeta-guruin. Artropodoetan, zetaren tankerako gaia jariatzen duten hainbat guruin, adibidez, armiarma-sarearen edo beldar-kapuluaren zeta jariatzen dutenak.



Atzera