ziurgabetasun

iz. Ziurra ez denaren nolakotasuna. • ziurgabetasunaren printzipio. FIS. Partikula baten posizioa eta momentua aldi berean erabateko zehaztasunez jakiterik ez dagoela dioen printzipioa. Partikula non den zehatz jakiteko, behatzaileak partikulak uhin-luzera txikiko fotoi batekin elkarrekintza izan dezan lortu behar du, baina fotoi hori energia altukoa denez, elkarrekintzak partikularen abiadura neurri handian handiagotzen du. Energia txikiko fotoiak erabiliz ordea, posizioaren zehaztasuna txikiagoa da, fotoiaren uhin-luzera handiagoa dela eta. Printzipio hau W. Heisenberg-ek eman zuen 1927an eta mekanika kuantikoaren oinarrietako bat da.



Atzera