Epikuro

Filosofo grekoa (Samos edo Atenas, K.a. 341 - Atenas, 270). Atenasen filosofi eskola eraikirik, eragin handia izango zuen epikureismo izeneko eskola etikoa zabaldu zuen bertatik. Bere etikaren oinarria plazerraren bilaketa da, baina hedonismo hutsean erori gabe; oinazerik eza, espirituaren lasaitasuna eta birtutea dira zorionaren giltza. Filosofia fisikoan atomismoa irakatsi zuen, Demokritoren erabat irizkide ez bazen ere. Arima materiazkoa eta hilkorra dela eta sentimenek ezagutza-bide bakarra eta egiazkoa osatzen dutela uste zuen. Lukreziok De Rerum Natura poeman eman zuen epikureismoaren azalpena.



Atzera