Esne-Bidea
ASTRON. 1. Zeruko esferaren inguru osoa hartzen duen banda zurixka eta zirriborrotsua, Eguzki-sistema dagoen galaxiako izarrek osatutakoa. Izena antzinako grekoek eman zioten, Juno jainkosa bere seme Herkulesi titia ematen ari zitzaiola eroritako esne-tantek osatzen zutela uste zutelako. 2. Eguzki-sistema dagoen galaxia. Galaxia espirala da eta hiru beso ditu. 100.000 argi-urte inguruko diametroa eta 16.000 argi-urteko lodiera du, eta 1011 izar biltzen dituela kalkulatu da. Eguzki-sistema beso batean dago, galaxiaren nukleotik 32.000 argi-urteko distantzian.
Atzera