izar

iz. 1. ASTRON. Berezko argia duen astroa, bere baitan gertatzen diren erreakzio termonuklearren energiaz distiratzen duena. 2. (herr.) Eguzkia eta Ilargia izan ezik, zeruan distiratzen ikusten den zeinahi argi. 3. Konbentzioz, izar-formakotzat jotzen den irudia. 4. (hed.) Ikuskizunetako, bereziki zineko, aktore ezaguna; bere jakite, trebezia, etab. direla medio, bere jardueran itzal aparta duen pertsona. Hollywood-eko izarrak. Boxeo-izarrak. 5. Bereziki maitagarria den pertsona izendatzeko erabilitako izena. Emazte maitagarria, gure etxeko izarra. 6. Bereziki hotelei dagokienez, zerbitzuen maila adieraztearren erabilitako ikurra. Bost izarreko hotela. 7. Zaldiaren kopetako zuriunea. 8. Ileak ateratzen diren gunea. 9. MIL. Zenbait hierarkia militarren ikurra. • Dabiden izar. Sei puntako izarra, judaismoaren sinboloa dena. || izar adasdun. Ik. kometa. || izar aldakor. ASTRON. Denbora-tarte laburretan distira-aldaketak azaltzen dituena. || izar bikoitz. ASTRON. Elkarrekiko duten erakarpena dela medio, bi izarrek osatutako multzoa, multzoaren masa-zentroaren inguruan grabitatzen duena. || izar gorri. 1918ko apirilaz geroztik eta iraun bitartean, armada sobietarrak erabili zuen ikurra. || izar giltza. TEKNOL. Ik. giltza. || izar iheskor. Ik. izar ( uxo). || izar loka. Ik. izar ( uxo). || Izar odoltsua. Ik. Antares. || izar uxo. ASTRON. Abiada handiz eta berehala itzaliz zeruan bat-batean azaltzen diren gorputz argitsuetako bakoitza. Normalean atmosferan sartzean erretzen diren meteoritoak dira. || izar zirrindola. TEKNOL. Ingurune horzkatua duen zirrindola. Azkoina edo torlojoa estutzean, zirrindolaren horzkak materialean sartzen dira eta berez edo dardaren eraginez askatzea eragozten dute. || izar-atmosfera. ASTRON. Marra-espektroa sortzen den izarraren azaleko eskualdea. || izar-disko. Ik. disko (3). || izar-haize. ASTRON. Zenbait izar bero eta masa handiko atmosferatik askatzen den partikula-fluxu etengabea. || neutroi-izar. ASTRON. Tamaina txikiko eta dentsitate handiko izarra. Supernoben eztandaren ondorioz sortuak dira eta beren osagai nagusia neutroiez osatutako gasa da. • IZAR EGON. Izarrez betea egon. Izar dago zerua.



Atzera