Freud, Sigmund

Mediku austriarra, psikoanalisiaren sortzailea (Freiberg, g.e. Pribor, Moravia, 1856 - Londres, 1939). Vienako Unibertsitatean neurologian espezializatua zen. Histeriaren ikerketan eta tratamenduan ibili zen, hasieran Charcot-ekin eta Breuer-ekin gero. Gaixoen inkontzienteko problema oinarrizkoen izaera sexualaz jabetuz eta jatorria haurtzaroko esperientzian ipiniz, psikoanalisiaren teoria zabala sortu eta garatu zuen. Histeriaren azterketak (1895), Ametsen interpretazioa (1900), Nia eta zera (1923), Moises gizona eta erlijio monoteista (1939) obrak idatzi zituen.



Atzera