Moravia

Txekiar Errepublikako eskualdea, Bohemiatik E-ra, Morava ibaiak zeharkatua. Hbru. Ostrava. Bi barruti administratibo ditu: Iparraldeko Moravia (11.067 km2 eta 1.953.700 bizt.; hbru. Ostrava) eta Hegoaldeko Moravia (15.028 km2 eta 2.055.900 bizt.; hbru. Brno). Nekazaritza eta industria.
Historia. K.a. I. m.: kuado herri germaniarrak bertan bizi ziren zeltak M-ra bidali zituen. V. m.: eslaviarrek hartu zuten eskualdea. IX. m.: Moravia Handiko inperioaren gunea; Moravia, Mendebaldeko Eslovakia, Panonia, Bohemia, Silesia eta Lusaziaren zati bat hartzen zituen barne. 902-08: hungariarrek suntsitu zuten erresuma. 1029: Bohemiak hartu zuen. 1182: Inperioko margraverri bilakatu zuen Federiko Bizargorria enperadoreak. XII. m.aren erdiaz geroztik kolono alemaniarrak ezarri ziren Moraviako I-an eta hirietan. 1411: Bohemiaren menpe gelditu zen. XIX. m.an industrializatu zen eskualdea. 1918: Txekoslovakia estatu jaioberrian sartu zen. 1939-45: Bohemia-Moravia protektoratu alemaniarra osatu zen. 1945-92: Txekoslovakia estatuaren parte izan zen. 1993: Txekoslovakia deseginda, Moraviak, Bohemiarekin batera Txekiar Errepublika osatu zuen.




Atzera