Silesia

al. Schlesien, txekieraz Slezko, polonieraz Slask. Europako erdialdeko eskualde historikoa (Polonia, Txekiar Errepublika eta Alemanian), Bohemiako mazizoaren E-ko ertzean, Oder ibaiaren haranean. Bi lurralde nagusitan banatuta dago: Silesia Garaia, H-an, Katowice inguruan (meatzaritza eta industria); eta Silesia Beherea I-an, Wroclaw inguruan, (nekazaritza). Eslaviarrak bertan bizi ziren V-IX. m.ak bitartean eta Moraviaren zati bat izan zen. X.aren bukaeran Poloniak anexionatu zuen. Silesia Garaia eta Silesia Beherea dukerritan banatu ondoren, printzerri txikitan zatitu zen, eta kolono germaniarren esku geratu ziren. 1335: Bohemiaren menpeko lurralde bilakatu zen. 1526: Bohemiarekin batean, Austriaren menpera pasa zen. XVIII. m.: Austriak eta Prusiak, biek, aldarrikatu zuten Silesiaren gaineko aginpidea. 1742: Prusia ia Silesia osoaz jabetu zen. Austriak Silesia Garaiko hegoaldea baino ez zuen mantendu. 1919: Austriaren menpeko Silesia Txekoslovakiak bereganatu eta Prusiaren menpekoa Alemania eta Poloniaren artean zatitu zuten (1921). 1939: Hitlerrek Poloniaren menpeko Silesia okupatu zuen eta Txekoslovakiaren menpeko zatia Bohemia eta Moraviako protektoratuaren menpe gelditu zen. 1945: Poloniak Silesia osoa eskuratu zuen.



Atzera