Lafon, Mathieu René

Euskal hizkuntzalaria, jatorriz frantsesa (Mérignac, Gironda, 1899 - Arcachon, 1974). Sorbonan Filosofia ikasi zuen (1917). Alençon, Paue eta Bordelen egon zen irakasle (1921-37). Paueko lizeoan zegoela euskara ikasteari ekin zion. Lehen eta Bigarren Mundu-Gerretan mobilizatua izan zen. Preso egon zen 1940-41 bitartean; kartzelan zeuden euskaldunekin hitz eginez euskara ikasi eta euskalkiak landu zituen. Euskal aditzari buruzko doktorego-tesia defendatu zuen Sorbonan (1944). Bordeleko Unibertsitatean Euskal Hizkuntza eta Literaturaren katedra lortu zuen (1949); hogeita bat urtez bertako irakaslea izan zen. Euskarari buruzko, eta bereziki euskal aditzari buruzko ikerlan ugari egin zituen. Poliglota zen; hizkuntza kaukasoarrak ikasi eta sailkatu ondoren, euskararekin alderatu eta, kidetasun anitz aurkiturik, jatorri bera zutela ondorioztatu zuen. Tbilisiko Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten. Euskaltzain osoa izan zen 1949az geroztik.



Atzera