Stravinski, Igor

Konpositore errusiarra, Frantzian eta ondoren EEBBetan nazionalizatua (Oranienbaum, San Petersburg ondoan, 1882 - New York, 1971). XX. mendeko konpositorerik handienetakoa; antierromantikoa agertu zen beti eta berrikuntza garrantzitsuak bildu zituen beregan. Rimski-Korsakovekin ikasi zuen konposizioa. Hasieran, musika nazionalistaren bideetatik abiatu zen (Udaberriaren sagaratzea, 1913). Diaghilev-en konpainiarentzat egin zituen Suzko txoria (1910), Petrushka (1911), Pulcinella (1920), eta beste hainbat balet. Ondoren, sinfoniak (Salmoen sinfonia, 1930), korurako obrak (Threni, 1958), ganbara-musika, kantak eta pianorako piezak konposatu zituen.



Atzera