Urmeneta, Migel Jabier

Militar eta politikari nafarra (Iruņea, 1915-88). Zuzenbidea ikasi zuen Salamancan. Joeraz euskal nazionalista izanik ere, Espainiako Gerra Zibilean frankisten aldetik jarri zen, eta boluntario joan zen gerrara erreketeekin. Ondoren, Dibisio Urdinean sartu eta Errusian borrokatu zen. Ondoren karrera militarra ikasi zuen akademian. Ia 30 urtez (1953-1980) Iruņeko Aurrezki-Kutxa Munizipaleko zuzendaria izan zen. 1958-64 bitartean Iruņeko alkate izan ondoren, foru-diputatu bihurtu zen (1964-71), karlisten kandidaturan. Bere karguegatik kultur ekimen ugari bultzatu zuen, eta, horien artean, euskara eta euskal kultura ere sustatzen saiatu zen.



Atzera