Zabala, Bruno Maurizio

Konkistatzaile eta kolonizatzaile bizkaitarra (Durango, 1682 - Paraná ibaia, 1736). Flandesko gerran parte hartu zuen; baita Espainiako Ondorengotza-gerran ere, Espainiako Felipe V.aren alde (1710), baina gerran besoa galtzeaz gain preso hartu zuten. Erregeak Río de la Platako kapitain jeneral eta gobernadore izendatu zuen (1716). Portugesek Montevideo hartu eta gotortu egin zuten, baina Zabalak gobernuaren laguntza izan zuen eta portugesak egotzi egin zituen; Montevideo berreskuratu eta hiri bilakatzeko prozesuari ekin zion. 1730ean lortu zuen Montevideok hiri-titulua; horregatik eta portugesen aurka borrokatu izanagatik, Uruguairen kolonizazioari lotuta agertu zen Zabala. Paraguain ere ibili zen bertakoen matxinadak kontrolatzen; erregeak Txileko kapitain jeneral izendatu zuen, baina karguaz jabetu aurretik hil zen.



Atzera