Zwingli, Huldrych edo Ulrich

Erlijio-erreformatzaile suitzarra (Wildhaus, Sankt-Gallen, 1484 - Kappel, 1531). Erasmoren jarraitzailea izan zen. Jendaurreko eztabaida batean agertu zuen bere eliz erreformaren programa zabala (1523). Biblia zen azkenburuko irizpide gorena kristau-irakatsietan eta bizitzan (Hezkuntzaz, bataioaz eta azken afariaz, 1525; Egiazko eta gezurrezko erlijioaz iruzkinak, 1525). Suitzako kantoi protestanteak katolikoen aurka bultzatu zituen; horien arteko borroka batean hil zen.



Atzera