ahots

iz. 1. Laringeko kordak dardaratzen direnean sortzen den soinua. Hizketa eta kantuaren oinarri fisikoa da. Ahots oneko kantaria. 2. Hitz egin edo kantatzen duen pertsona. Hona hemen munduko ahotsik zoragarriena. 3. MUS. Konposizio batean, kantari edo instrumentista desberdinek interpretatzen dituzten nota-segidetako bakoitza. 4. MUS. Kantuan bereizi ohi diren erregistroetako bakoitza. • ahots-aparatu. HIZKL. Hizketa-funtzioan esku hartzen duten organoen multzoa. || ahots-korda. ANAT. Laringe-barrunbearen goialdean eta behealdean proiektatzen diren mintzezko tolesturetako bakoitza. Biriketatik datorren airearen eraginez beheko bi ahots-kordek (edo benetakoek) bibratu egiten dute, ahotsa sortuz. Goiko biei ahots-korda aizun deritze. || ahots-musika. MUS. Ahotsetarako bakarrik zein instrumentuz akonpainatuta interpretatzeko musika.



Atzera