aingeru

iz. 1. Jainkoaren inguruan, beraren mezulari eta zerbitzari gisa dabiltzan espiritu hutsak. 2. Bihotz oneko pertsona tolesgabea. Aingeru-aurpegia du. aingeru begirale, jagole, guardako. Aingeru zaindaria. || aingeru gaizto, erori. Demonioa (Luzifer edo deabruaren gidaritzapean Jainkoarekin beren buruak berdindu nahi izan zituztenetako bakoitza). || aingeru irazeki. Serafina. || aingeru zaindari. Kristau-erlijioan, gizon-emakume bakoitzarentzat Jainkoak izendatuta daukana, laguntzaile berezi eta begirale iraunkor izan dakion. || aingeru-kanpai. Ik. kanpai. || aingeru-torrada. Ik. torrada. AINGERUTAN HIL. Jaio berritan hil. || AINGERUEN SEXUAZ HITZ EGIN. Jakiterik ez dagoenaz edo garrantzirik ez duenaz hitz egin.



Atzera