berdindu

1. da/du ad. Berdin bihurtu, maila berean jarri, zerbait beste zerbaiten berdin izan. Hemen berdintzen dira aberats-pobreak. 2. du ad. Lur edo zorua lautu; zulo bat bete; azpian zerbait jarriz kolokan dagoen altzari bat orekatu. Etxea egin behar zen leku maldatsua berdintzeari ekin zioten. 3. da/du ad. (hed.) Gosea, egarria ase; mozkortu. Ontzi handia ekarri arren / ederki berdindu zinen. 4. du ad. (hed.) Huts edo kalte bati konponbidea eman; zorra kitatu. Egin zuen bekatua berak ezin berdindu. 5. du ad. Erkatu, alderatu. Zerekin berdinduko dugu zeruko jaurgoa? 6. du ad. KIR. Kirol-lehiaketa batean kirolari edo taldeek tanto- edo puntu-kopuru bera lortu. 7. du ad. KIR. Harri-jasotzaileak harria sorbaldan horizontal dagoela ezarri edo, esferikoaren kasuan, harriaren zentroa gorputz-ardatzarekin bat etorrarazi. • HAGINAK, HORTZAK BERDINDU. Heldutasunera iritsi.



Atzera