apendizitis

iz. MED. Apendize ileozekalaren hantura.
Gaixotasuna faktore desberdinek eragin badezakete ere, gehienetan hesteetatik edota odolaren bidez zokogune iliakora iristen diren mikroorganismoek sortutako infekzioa da kausa nagusia.
Bi apendizitis-mota bereiz daitezke. Apendizitis kronikoak sarritan eskuineko zokogune iliakoan (Mc Burney-ren puntuan) min iraunkorra sortzen duen koadroa azaltzen du. Baina beste batzuetan oso bestelako sintomen bidez ager daiteke (zefaleak, ondoez orokorra, etab.). Honelakoetan diagnostikoa oso zaila izaten da eta tratatzeko apendizea erauzten zaio gaixoari. Apendizitis akutuak berriz, gune bereko min-ziztada gogorrak, gorakoak, sukarra, etab. eragiten ditu. Koadro kliniko hau agertzean urgentziazko ebakuntza egin behar izaten da peritonitisa bezelako konplikazio larriak ager ez daitezen.
Edozein adinetako pertsonek izan badezakete ere, gehienetan haur eta heldu gazteengan agertzen da apendizitisa.




Atzera