ardatz

iz. 1. Iruteko erabiltzen den zurezko tresna, makila-gisakoa, erdialdetik puntetara zorroztuz doana. Ardatzez irun. 2. Zerbait bere buruari buruz birarazteko balio duen pieza zilindrikoa. Gurdi-ardatza. 3. Irudizko lerro zuzena, zeinaren inguruan biraketa bat egiten den. Biraketa-ardatza. Planetaren ardatza. 4. Egiazko edo irudizko lerro zuzena, zerbait bi zatitan zatitzen duena. Simetri ardatza. 5. Lan edo ideia baten gune garrantzitsuena. Kristau moralaren ardatza. 6. Dolareetan eta prentsatan, zapaltzen duen pieza gorantz eta beherantz mugitzen duen torlojoa. 7. Meta erdiko haga, meta-ziria. 8. MAT. Irudi geometriko baten zuzen orientatua. 9. TEKNOL. Hariztatzeko erreminta. ardatz akromatiko. BIOL. Proteinazko zuntzez eratuta dagoen egitura, mitosian zehar agertzen dena eta kromosomei eusten diena. || ardatz zerebroespinal. ANAT. Garunak eta bizkarrezur-muinak osatutakoa. || ardatz-etxe. TEKNOL. Hariztatzeko ardatzak birarazteko erreminta. ARDATZEAN (EGIN, ARITU...). Irun, ardazkatu.



Atzera