asto

iz. 1. ZOOL. Ekidoen familiako ugaztun perisodaktiloa, zaldiaren antzekoa baina txikiagoa, belarri-luzea eta larru-latza, zama-abere modura erabiltzen dena (Equus asinus). 2. Norbait adimen edo eskola gutxikoa dela, edo gauzak eragabeki egiten edo esaten dituela adierazteko irain-hitza. 3. Zerbaiti azpitik eusteko zernahi egitura, bereziki zurezkoa eta hiru edo lau hankakoa. Ohola bi astoren gainean jarrita, mahai ederra duzu. 4. PINT. Pintatzean koadroa jartzeko erabiltzen den hiru hankako euskarria. 5. TEKNOL. Landu behar den pieza edo materialari eusteko armadura.



Atzera