aurre

iz. 1. Zerbaiten alde nagusia, hizketa-unean edo normalean ikusten den aldea (batez ere leku-denborazko atzizkiez erabiltzen da eta postposizioa osa dezake, dagokion izen-sintagmak -en kasu-atzizkia hartzen duela; delako sintagmako izenak zerbait bizigabea adierazten badu eta atzean adjektiborik ez badu, -en atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Gure aurrean gelditu ziren. Etxe aurretik pasa zen. 2. Leku-denborazko atzizkiez eta denborazko testuinguruetan, denbora-lehentasunaren adierazlea. Udal-hauteskundeen aurretik. 3. ITSAS. Txaluparen lehen tosta. AURREA ERAMAN. Norbaitekiko abantaila eduki. Zortzi metroko aurrea daramakio. || AURREA HARTU. Zerbait lehenago egin, lehentasuna norbaiti kendu. || AURREAN EGON. Norbait dagoen toki berean, hura ikusten edo entzuten ari dela egon. Anaia aurrean zegoelako esan ez zituenak. || AURREZ AURRE. Batak aurrean bestearen aurrea duela. Aurrez aurre esan dio.



Atzera