bateria

iz. 1. Izaera berdineko elementuen multzoa, elkarrekin edo elkarren osagarri gisa funtzionatzeko antolatua. 2. ELEKTR. Era berean antolatutako zenbait aparaturen (metagailu, kondentsadore, pila, etab.en) multzoa, seriez edota paraleloz konektatutakoa; bereziki automobilean energia elektrikoaren hornikuntzarako erabiltzen den metagailu-multzoa. 3. KOREOGR. Oinak eta zangoak ukitu eta gurutzatzen diren dantza-mugimendua. 4. MIL. Artilleriako piezez eta funtzionatzeko behar duten materialez osatutako multzoa. 5. MUS. Orkestra batean, perkusiozko instrumentuen multzoa; zenbait perkusio-instrumentuz (danbor eta txindaten familietakoez bereziki) osatutako multzoa, musikari bakar batek jotzen duena. 6. TEKNOL. Helburu bererako taldekatutako makina, aparatu, pieza eta abarren multzoa. testen bateria. PSIKOL. Pertsonen izakera edo jarreren zenbait alderdiren pronostikoa edo diagnostikoa egiteko batera erabiltzen den test-multzoa. BATERIAN APARKATU. Ibilgailuak elkarren ondoan paralelo jarriz aparkatu.



Atzera