beldur

iz. Benetako nahiz ustezko arrisku baten aurrean sortzen den urduritasun- edo kezka-egoera. Beldur izugarri batek hartu ninduen. Huts egiteko beldurrik gabe. beldur-damu. Ik. atrizio. BELDUR EGON. Zertan egongo naiz hemen zuei hitz egiteko beldur? || BELDURRAK AIREAN. Erabat beldurtuta. Ez ote duen gaindituko beldurrak airean dago. || BELDURRAK, BELDURREZ, BELDURRAREN BELDURREZ. Beldurtuta. Hementxe gaude geure lurrean hitz egiteko beldurrak. Ahalke naizela eta beldurrez. Beldurraren beldurrez dardarka neukan gorputz guztia. || -EN BELDUR IZAN (da ad.) Ez zirela heriotzaren beldur.



Atzera