bereizgarri

iz. eta izond. Bereizten duena, zerbaiti berezitasuna ematen diona. Hizkuntza da giza talde baten markarik bereizgarriena. ezaugarri bereizgarri. HIZKL. Fonema bat gauzatzean bera agertzeak ala ez agertzeak esanahizko unitatearen zentzu-aldaketa dakarren ezaugarria. Adib., /r/ eta /l/ bereizten dituen ezaugarria bereizgarria da hizkuntza askotan; ez ordea japonieran, non edozein hitzetan jar baitaiteke /r/ /l/-ren ordez, eta alderantziz, inolako esanahi aldaketarik gertatu gabe.



Atzera