borondate

iz. 1. Nahi izateko, askatasunez zerbait egiteko (edo ez egiteko) edo hautatzeko ahalmena. 2. Nahia, guraria. Egin bedi zure borondatea. 3. Asmoa; joera. Borondate ona, txarra. 4. Baimena, onespena. Ez zuen ezkontzak balio gurasoen borondate gabe. borondate orokor. FIL. Rousseau-ren arabera, herriak hauteskundeen bidez azaltzen duen nahi edo borondatea, guztien interesak betetzea helburu duena (borondate indibidualari kontrajarriz). BORONDATE HARTU. Intentzioa, asmoa bere egin. Hartzen dugu borondate obra onak egin behar ditugula. || BORONDATE IZAN, EDUKI. Nahi izan; maite izan. Elkarri borondaterik ez dioten senar-emazteak. || BORONDATEZ. Gogo onez; inork edo ezerk behartu gabe.



Atzera