burgesia

iz. 1. Erdi Aroan eta Erregimen Zaharrean, hiribildu edo burguetako burgesen multzoa. 2. Beren eskuz lanik egin gabe diru eta irabazien jabe direnen klase soziala. 3. Marxismoaren arabera, produkzio-sistema kapitalistako produkzio-bideen jabegoa duen klase soziala, arrazoi honengatik klase buruzagia dena (proletalgoari kontrajarriz erabilia). 4. (zah.) Hiritartasuna. Burgesia erosi. burgesia handi. Produkzio-bideen jabe den klase soziala, gizarte kapitalistan buruzagi dena (burgesiaren kontzeptu marxistarekin bat dator). || burgesia txiki. Produkzio-bideen jabe ez direnek, baina nekazari edo industri proletalgoko kide ere ez direnek osatutako multzo heterogeneoa izendatzeko erabiltzen den terminoa (adib., artesau, profesional liberal, funtzionarioo, teknikari, etab.).



Atzera