buruz

adb. 1. Mugitzean, burua aurretik doala. Buruz bota zen uretara. 2. Adimena erabiliz; sen onez. Ez dakit buruz ala burugabe jokatu nintzen. 3. Oroimen hutsaz baliaturik. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut. 4. Zeharo, erabat. Bekatu galgarrietan buruz sarturik zaudetenok. BURUZ BEHERA. 1. Ahozpez. 2. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. || BURUZ BURU. Aurrez aurre. || BURUZ BURU EGIN. Topo egin. || BURUZ GORA. 1. Ahoz gora. 2. Burua baino altuago. || BURUZ IKASI. Hitzez hitz errepikatzeko moduan ikasi. || NOR BERE BURUZ. Nor bere kabuz. || -I BURUZ. 1. -rantz. Mendiari buruz joan. 2. -i begira. Guri buruz xoko batean jarria zegoen. 3. -z (hitz egin, aritu, etab.). Nire ustetan gai honi buruz nahikoa dugu hitz egin. || -RA(T) BURUZ. 1. -rantz. Maulerat buruz joan ginen. 2. -i, -ra begira. Leihotik so daude gaineko pentzerat buruz.



Atzera