dama

iz. 1. Andere itzaltsua. 2. Ezkontzeko garaian dagoen edo gizon batek maite duen emakumea. Behin sartu zitzaidan dama bat begietatik bihotzera. 3. Euskal mitologiako anderea. 4. Dama-jokoan, kontrakoaren joko-zelaiaren lehen lerroraino iristea lortzen duen pieza, beste pieza bat gainean jarriz adierazten dena eta lauki bateko baino gehiagoko mugimenduak egin ditzakeena. 5. Xake-jokoan, erreginari eman ohi zaion izena. dama-joko. 64 laukiko taula batean balio bereko hamabina piezaz bi jokalariren artean jokatzen dena. Piezak laukitik laukira diagonalean mugitzen dira, eta kontrako pieza baten gainetik lauki libre batera igaroz pieza "jan" egiten dute. Kontrakoaren joko-zelaiko lehen lerroraino iristen den pieza "dama" bihurtzen da, eta nahi adina lauki mugi daiteke, betiere diagonalean.



Atzera