desbideraketa

iz. 1. Desbideratzeko ekintza eta horren ondorioa. 2. HIZKL. Jatorri eta zentzu bereko elementu desberdinak dituzten bi hizkuntz egoera (geografikoki, kronologikoki, sozialki, etab.) desberdinen artean gertatu den fenomenoa (adib., frantsesezko rei [rei] zahar eta roi [rwa] modernoaren artean, edo euskarazko j-ren ahoskera desberdinen artean). Desbideraketa linguistikoa. 3. MAT. Bi balio koantitatiboren arteko kenduraren balio absolutua. ESTAT. desbideraketa aritmetiko edo absolutu. Zenbakizko balioak beren batez bestearekiko duten desbideraketen batez besteko aritmetikoa. || desbideraketa tipiko edo estandar. Bariantzaren erro karratua.



Atzera