elementu

iz. 1. Osagaia. 2. Filosofia zaharrean, oinarrizko ziren lau osagaietako bakoitza (lurra, ura, airea eta sua). 3. ASTRON. (pl.) Astro baten orbita definitzen duten parametroak eta astroak orbitarekiko duen posizioa. 4. KIM. Zenbaki atomiko bera duten atomoez soilik osatutako substantzia, eta ohizko metodo kimikoen bidetik substantzia sinpleagoetan deskonposaezina dena. Bere egitura atomiko eta ezaugarri orokorrak azaltzen dituen Mendeleiev-en taula periodikoan sailkatu ohi dira elementuak (Ik. taula, periodiko sarreran). 5. MAT. Multzo bateko banako bakoitza edo osotasun bateko zati bat. Matrizearen elementua. elementu neutro. Ik. neutro.



Atzera