erakusle

iz. 1. Zerbait erakusten duena; batez ere pertsonez esaten da. 2. HIZKL. Izen-sintagmaren mugatzaile askea, espazioan, denboran edo katea mintzatuan zerbait edo norbaiten hurbiltasun-maila adierazten duena (hau-hori-hura). Beraiek bakarrik izen-sintagma osa dezakete hirugarren pertsonako izenordain bezala funtzionatzen dutenean. 3. INFORM. Programazioan, beste datu batzuen helbidea gordetzen duen elementua. erakusle indartu. HIZKL. Erakuslearen forma indartua, adierazten duen hurbiltasun-maila nolabait azpimarratu egiten duena (hauxe, halakoxe, etab.).
HIZKL. Erakusleen funtzioa erakustea edo seinalatzea da. Seinalatze horretan, euskaraz hiru gradu edo hurbiltasun-maila bereizten dira; beraz, hiru erakusle dauzkagu: hau-hori-hura eta, hauen pluralak, hauek-horiek-haiek. Erakusleak, artikuluak bezala, izen-sintagmaren azken muturrean ezartzen dira. Bestalde, beraiek bakarrik izen-sintagma osa dezakete, hirugarren pertsonako izenordain moduan funtzionatzen dutenean. Erakusleetatik hainbat adberbio sortzen dira: lekuzkoak (hemen, hor), moduzkoak (horrela, hala), zenbatzaile mugagabeak (honenbeste, hainbeste). Baita adjektiboaren graduatzaileak ere (horren, hain).




Atzera