errebote

iz. 1. Bigarren botea, edo hurrengoetako bat. 2. KIR. Xisteraz, aurrez aurre jartzen diren bost laguneko (antzina, lauko) bi talderen artean jokatzen den pilota-jokoa. Alde batean (batzuetan honen aurkakoan ere bai) pilotak errebotatzeko pareta duen plaza edo pilotaleku irekian jokatzen da. Antzina, laxoarekin batera gehien jokatzen zen modalitatea zen; gaur egun, Iparraldeko zenbait herritan eta Hegoaldeko Billabona eta Zubietan (Donostia) soilik jokatzen da. 3. KIR. Pilota-jokoan, pilotak atzeko paretan jotzea; atzeko pareta bera. Errebotetik pilota hartu. 4. KIR. Saskibaloian, uztaian bote egin duen baloia jasotzean datzan jokaldia.



Atzera