errege

iz. 1. Hautaketaz edo bereziki jaraunspenez, monarkia batean aginte subiranoa duen gizonezkoa. 2. Karta-jokoan, errege bana irudikatzen duten lau kartetako bakoitza. Errege ezpata. 3. Xake-jokoko pieza garrantzitsuena. Jokalari bakoitzak bat izaten du eta zuzen aurrera, atzera, ezkerrera zein eskuinera aldiko lauki bat higi daiteke. 4. (hed.) Zerbaitetan nagusi, lehen, onena dena. Lehoia, animalien erregea. errege absolutu. Botere mugaezina duena. || errege-bide. Antzinako bide zabala, estatuaren ondasunen kontura egina. || Errege-egun. Epifania. || errege-gizon. Gortesaua. || errege-sari. HIST. Nafarroan erregeak zerbitzu batzuen ordainetan luzatzen zituen mesedeak: bizitza osorako nahiz bere nahiaren araberako errentak, erregaliak, etab. || erromatarren errege. Ik. erromatar.



Atzera